Category Archives: Haurtzaroa, gazteria eta gizarteratzea

Berdintasunaren eta Enpleguaren Behatokiaren arabera, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala da lan bera edo balio bera duen lana egitearen truke gizon eta emakumeek jasotzen duten ordainsarian dagoen aldea. Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) arabera, 2018an, emakumeen urteko soldata ohikoena 15.484,40 eurokoa zen; aldiz, gizonezkoen urteko soldata 18.470,80 eurokoa zen. Urteko 2.986,40 euroko alde horrek % 16,2ko genero mailako soldata-arrakala erakusten du. […]

Pilula honetan zifrak erakutsi nahi ditugu, zifrak bakarrik. Gure begirada zifretara bideratuko dugu; izan ere, horrela, errealitatea kuantifikatzeko aukera izango dugu, eta genero-ikuspegiarekin aztertzea ahalbidetuko diguten elementuak izango ditugu. Enpleguaren datuak, enplegu motak edo, adibidez, infografietan erakusten ditugun seme-alaben zaintzagatiko eszedentzien datuak aztertuta, agerikoa eta eztabaidaezina da berdintasuna lortzeko lanean jarraitu behar dela. Agian, post […]

Berdintasun arloko sentsibilizazioari buruzko 2022ko kanpaina alde batetik elkarrengandik gertu dauden eta, beste aldetik, horren ezberdinak diren berdintasunari eta ekitateari buruzko kontzeptuekin lotutako lehen informazio-pilularekin hasi genuen ekainean. Uztaileko pilulak, berriz, berdintasun arloan aurrera egiteko funtsezkoa den gaia jorratzen du: ERANTZUNKIDETASUNA. Gaur egun, emakume askok jasaten dute “lanaldi bikoitza” izeneko kontzeptua eta zuzenean erantzunkidetasunarekin lotuta […]

Urgaitzi Taldearen garapen jasangarrirako helburuetako bat 5. GJH da, GENERO BERDINTASUNEKOA. Guretzat emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna lortzea beharrezkoa da sexuagatiko diskriminazioarekin amaitzeko eta, horretarako, gizarte osoak egin behar du ahalegina, ikuspegi sozial eta ekonomikotik berdintasun hori lortzeko. Urgaitzi Taldearentzat beharrezkoa da bere jarduketa-arloetako hainbat planoetatik ekarpena egitea. Eta, horretarako, berdintasunaren inguruko sentsibilizazioa eta prestakuntza dira […]

Martxoaren 17an Grupo Urgatzi eta Babesten taldeok World café bat egin genuen elkarrekin. Izenburua honekoa izan zen: “Infancia Protegida. ¿Es posible otra mirada?” (Haurtzaro babestua. Posible al da beste ikuspegi bat?). Haurtzaro babestuarekin zein haurtzaroa babesteko sarearekin erlazionatutako arazoak aztertzeko ohiko ikuspegian aldaketa bat planteatu nahi genuen. Ematen du gai horri beti begiratzen diogula arazoak […]