Author Archives: urgatzi

Nº8 SEPTIEMBRE-DICIEMBRE 2017: Gacela Informativa aldizkariaren 8. zenbakia “kalean” da dagoeneko. Zenbaki honetako gai nagusia dolua da, gure lanean oso ohiko egoera, eta denok aurre egin behar dioguna. Hainbat pertsonaren iritzi eta elkarrizketen bidez heldu diogu gaiari eta doluaren etapak eta bakoitzari dagozkion jarrerak azaldu ditugu. Etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruz ere hitz egin dugu, […]

GRUPO URGATZI taldeak eta DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK proiektu bat garatu dute elkarrekin. Horren bidez, adineko pertsonen errehabilitazio kognitiboarekin erlazionatutako funtzionaltasun, bizi-kalitate, egoera emozional eta errendimendu kognitiboaren aldaketak aztertuko ditugu, erabiltzaileen zahartze aktiboa eta autonomia sustatzeko, zahartzearen berezko ondorioak arinduz. Horretarako, errehabilitazio kognitibo integralerako egiturazko tresna bat sortu dugu, zahartzearekin erlazionatutako defizit kognitibo guztiei aurre egiteko. Tresna […]

Gizarteak betidanik eduki du harreman estua ingurunearekin. Norabide biko harremana da: Pertsonek inguruan eragiten dute eta inguruak pertsonek bizimodua baldintzatzen du. Azken hamarkadetan, gizakien ingurumenarekiko esku-hartzea izugarri handitu da eta harremana erabat desorekatu da. Berotegi-efektua, ozono geruzaren zuloa, desertizazioa, baliabideen agortzea… horiek dira adibideetako batzuk, eta arazo larri horien ondorioz pertsona askok ezin dute edo […]

Martxoaren 17an Grupo Urgatzi eta Babesten taldeok World café bat egin genuen elkarrekin. Izenburua honekoa izan zen: “Infancia Protegida. ¿Es posible otra mirada?” (Haurtzaro babestua. Posible al da beste ikuspegi bat?). Haurtzaro babestuarekin zein haurtzaroa babesteko sarearekin erlazionatutako arazoak aztertzeko ohiko ikuspegian aldaketa bat planteatu nahi genuen. Ematen du gai horri beti begiratzen diogula arazoak […]

Grupo Urgatzik mendekotasun arloan arreta ematen du eta sektore horretarako oinarrizko euskara gida bat sortu du. Grupo Urgatzik lan arloan eta gizartean euskararen erabilera sustatu eta indartzeko daukan konpromisoa eta interesa adierazten du proiektu honek. Euskarazko elkarrizketa gida honetan mendekota- sunari arreta emateko lanean erabiltzen den hiztegia, terminoak, esaldiak eta oinarrizko kontzeptuak jaso ditugu. Grupo […]

6. 2016ko URRIA-ABENDUA: Zergatik ez da adineko pertsonenganako tratu txarrez hitz egiten? Urriko alean mintzatu ginen gai horren inguruan. Tratu txarrak definitu genituen eta mota ezberdinak zehaztu, zein esparrutan gertatzen den adierazita. Horrelako egoerak eragin ditzaketen arrisku-faktoreak ere aztertu genituen, baita tratu txarrak ematen dituen pertsonaren profilak eta tratu txarrak jasotzen dituen adineko pertsonaren zenbait […]

5. 2016ko MAIATZA-IRAILA: Maiatzeko alean suizidioari buruz mintzatu ginen. Artikulu nagusian puntu hauek jorratzen dira: gai honen inguruan diren mitoak, suizidio motak, horrelako egoeren aurrean nola jokatu jakiteko jarraibideak, arrisku-faktoreak eta horrelako egoera batean inoiz egin behar ez dena. Bestalde, bere buruaz beste egiten saiatu den pertsona baten egiazko kontakizuna ere jasotzen du artikuluak. Baita […]

4. 2016ko URTARRILA-APIRILA: Urtarrileko alean Diogenes Sindromeaz mintzatu ginen. Gaixotasunaren gaineko azalpena eman genuen, haren sintomatologia, kausak eta identifikatzeko balizko bideak adierazita. Ondoren, laguntzaileek sindrome horri buruz hitz egin zuten. Aurreko edizioan emandako urratsei jarraiki, errezeta berri bat landu genuen (erroskilak). Nabarmentzekoa da menopausiari buruzko artikulua. Aurreko aleetan bezala, enpresa burutzen ari den ekintzen gaineko […]