Author Archives: urgatzi

INSTITUTO BURMUIN, IDEABLE, ABANTAIL, GRUPO URGATZI eta BULLHOST enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, IA4SENSE izeneko ikerketa-proiektua lantzen ari dira. Helburua: Depresio-nahasmenduen Diagnostiko eta Tratamendu integrala eta diziplina anitzekoa egiteko Adimen Artifizialeko Teknologiak Garatu eta Integratzea. IA4SENSE proiektuaren diziplina anitzeko ikuspegia Adimen Artifizialeko teknologien erabilera konbinatuan oinarritzen da. Depresio-nahasmenduekin lotutako prozesu osoan modu integralean esku-hartzeko pentsatuta daude […]

“Ingurumena zaintzea garapen iraunkorraren aldeko lanaren oinarri nagusia izan behar da; pobrezia desagerrarazteko funtsezko osagaia eta bakea eraikitzeko zimenduetako bat da”. (Kofi Annan, NBEko Idazkari izandakoa eta Bakearen Nobel saria jasotakoa). Negutegi-efektua, berokuntza globala eta aldaketa klimatikoa mundu mailako arazoak dira gaur egun. Gizartea sentsibilizatuta dago gai horiekin, orokorrean; ez da gobernu edo organismo espezializatuek soilik […]

Gaur egun, ekainaren 5a ingurumenaren munduko eguna da. Oraingoan, goiburua hauxe da: “PLASTIKORIK GABEKO PLANETA BATEN ALDE”. NBEren datuen arabera, plastikozko bost milioi poltsa baino gehiago erabiltzen ditugu urtero, plastikozko milioi bat botila baino gehiago erosten ditugu eta ozeanoetara hamahiru milioi tona plastiko isurtzen dira, eta hori mehatxua da itsas bizitzarako. Azken finean, 100.000 itsas […]

Nº8 SEPTIEMBRE-DICIEMBRE 2017: Gacela Informativa aldizkariaren 8. zenbakia “kalean” da dagoeneko. Zenbaki honetako gai nagusia dolua da, gure lanean oso ohiko egoera, eta denok aurre egin behar dioguna. Hainbat pertsonaren iritzi eta elkarrizketen bidez heldu diogu gaiari eta doluaren etapak eta bakoitzari dagozkion jarrerak azaldu ditugu. Etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruz ere hitz egin dugu, […]

GRUPO URGATZI taldeak eta DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK proiektu bat garatu dute elkarrekin. Horren bidez, adineko pertsonen errehabilitazio kognitiboarekin erlazionatutako funtzionaltasun, bizi-kalitate, egoera emozional eta errendimendu kognitiboaren aldaketak aztertuko ditugu, erabiltzaileen zahartze aktiboa eta autonomia sustatzeko, zahartzearen berezko ondorioak arinduz. Horretarako, errehabilitazio kognitibo integralerako egiturazko tresna bat sortu dugu, zahartzearekin erlazionatutako defizit kognitibo guztiei aurre egiteko. Tresna […]

Gizarteak betidanik eduki du harreman estua ingurunearekin. Norabide biko harremana da: Pertsonek inguruan eragiten dute eta inguruak pertsonek bizimodua baldintzatzen du. Azken hamarkadetan, gizakien ingurumenarekiko esku-hartzea izugarri handitu da eta harremana erabat desorekatu da. Berotegi-efektua, ozono geruzaren zuloa, desertizazioa, baliabideen agortzea… horiek dira adibideetako batzuk, eta arazo larri horien ondorioz pertsona askok ezin dute edo […]

Martxoaren 17an Grupo Urgatzi eta Babesten taldeok World café bat egin genuen elkarrekin. Izenburua honekoa izan zen: “Infancia Protegida. ¿Es posible otra mirada?” (Haurtzaro babestua. Posible al da beste ikuspegi bat?). Haurtzaro babestuarekin zein haurtzaroa babesteko sarearekin erlazionatutako arazoak aztertzeko ohiko ikuspegian aldaketa bat planteatu nahi genuen. Ematen du gai horri beti begiratzen diogula arazoak […]

Grupo Urgatzik mendekotasun arloan arreta ematen du eta sektore horretarako oinarrizko euskara gida bat sortu du. Grupo Urgatzik lan arloan eta gizartean euskararen erabilera sustatu eta indartzeko daukan konpromisoa eta interesa adierazten du proiektu honek. Euskarazko elkarrizketa gida honetan mendekota- sunari arreta emateko lanean erabiltzen den hiztegia, terminoak, esaldiak eta oinarrizko kontzeptuak jaso ditugu. Grupo […]