OroIA PROIEKTUAREN AURKEZPENA

FULSION, URGATZI TALDEA eta BULLHOST enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, OroIA izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat garatzen ari dira. Alzheimer gaixotasunarekin lotutako zantzuen Detekzio Goiztiarrerako eta Jarraipen Pertsonalizaturako Sistema Berritzaile baten Garapenarekin lotuta dago ikerketa-proiektua, markatzaile kognitibo berrien eta adimen artifizialeko teknologien aplikazioan oinarrituta.

Adineko pertsonei zuzendutako sistema osoa da OroIA. Plataforma ugaritarako balio duen (mugikorra eta webgunea) aplikazio baten bidez ezartzen da, eta txat bidezko laguntzaile adimenduna du (chatbot); horren bidez, erabiltzaileak (adineko pertsona) hizkuntza naturalaren (testua eta ahotsa) bidez izan dezake interakzioa. Laguntzaile horrek modu erreaktiboan (erabiltzaileak eskatuta) eta proaktiboan (laguntzaileak galderak egingo ditu eta zereginak bidaliko dizkie erabiltzaileari eta familiakoei) izango du elkarrekintza erabiltzailearekin.

OroIA sistemak denboran zehar monitorizatuko ditu erabiltzailearen (adineko pertsona) eta sistemaren arteko interakzioak, erabiltzaile bakoitzaren parametro eta adierazle espezifiko batzuen (markatzaile kognitiboak) bilakaera aztertzeko; parametro eta adierazle horiek lotuta daude buruko orientazioaren gaitasun kognitiboarekin eta hizkuntza erabiltzeko trebetasun pragmatiko eta semantikoekin.

Markatzaile kognitiboen bilakaera aztertzearen helburua horien gabeziak edo aldaketak identifikatzea da, eredu orokor batekiko (Alzheimer gaixotasuna garatu duten pertsonengan markatzaile kognitiboek zer bilakaera izan duten aintzat hartzen duen eredu batekiko alderaketa) eta erabiltzailearen beraren eredu pertsonalarekiko (erabiltzaile bakoitzaren markatzaile kognitiboen bilakaera pertsonala).

Erabiltzaile bakoitzarentzat esperotako balioarekin alderatuta gabeziak hautematen badira markatzaile kognitiboetan, Alzheimer gaixotasunaren agerpenaren gaineko zantzu bat izango da. Horrek aukera emango digu gaixotasuna goiz identifikatzeko. Orain arte erabilitako diagnostiko-sistemek baino kostua-eraginkortasuna premisa altuagoak ditu modu honek.

Markatzaile kognitiboei lotutako edukiak (elkarrizketak, galdera, jolasak, etab.) guztiz pertsonalizatuta egongo dira erabiltzaile bakoitzarentzat. Modu automatikoan eraikiko dira, markatzaile kognitibo horiekin eta erabiltzaile bakoitzaren informazio espezifikoarekin (ezagutza) lotutako erreferentziazko eredu batean oinarritutako arau multzo bat modu adaptatiboan integratuta. Erreferentziazko eredu hori erabiltzaileak berak eta haren familiakoek sistemak eskatuta sartutako informazioan oinarrituko da (galderak eta zereginak), baita erabiltzaile bakoitzarekin lotutako (jaiotze-urtea, bizilekua, etab.) testuinguruko informazio semantizatuan (erreferentzia eta gertakari historikoak) ere, modu dinamikoan txertatuta.

Erabiltzailearen familiakoek (seme-alabak, bilobak, ilobak, anai-arrebak, etab.) interakzioa dute sistemarekin eta erabiltzailearekin komunikatzen dira, eta informazioa eta edukia sartzen dituzte sisteman (argazkiak, erabiltzailearen bizipenak eta gertakari pertsonalei buruzko erreferentziak, etab.). Prozesu horri esker, belaunaldien arteko loturarako baldintza bereziki motibagarriak sortzen dira, adineko pertsonarentzat onura emozional askorekin.

OroIA proiektua 2021ean hasi da eta 2023an amaitzea aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatu du proiektua, HAZITEK programaren barruan.

HAZITEK – ENPRESETAKO I+G BULTZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMAREN BIDEZ FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (Espediente-zenbakia: ZL-2021/00737)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA, ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN BIDEZ 2021-2027 (FEDER)

Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF)

Deskargatu PDFa