Prozesu espezializatuak

Harrera-Prozesua


harrera

Harrera pertsona bakoitzaren premietara egokitzen dugu, eta xehetasun guztiak hartzen ditugu kontuan, pertsonak zentroan behar bezala integratzen direla edo zentroa pertsonen premietara egokitzen dela ziurtatzeko. Horretarako, elkarrizketak, bilerak eta txostenak egiten ditugu familiarekin eta zerbitzuko arduradunekin, lehen egunetik urtea bete arte.

Familien parte-hartzea


Familien parte-hartzea

Inguruko pertsonen laguntza-edo informazio-prozesua. Horretarako, familia guztiekin koordinatzeko eta harremanetan jartzeko sistema bat dugu, eta elkarrekiko konfiantza eta gardentasuna bilatzen da bertan. Halaber, ekintzak koordinatzen saiatzen gara, eta babesak, gustuak eta interesak identifikatzen laguntzen dugu.

Lan emozionala


Lan emozionala

Adimen-urritasuna duten Pertsonentzako “Nafarroa” Eguneko Arreta Zentroan, garrantzi handia ematen diegu “garapen pertsonalari eta ongizate emozionalari”. Hori dela-eta, edozein une, jarduera eta egoera baliatzen dugu emozioak lantzeko. Esan dezagun, bide batez, emozio horiek ukatu egin zaizkiela adimen-urritasuna duten pertsonei.

Adimen emozionala


Adimen emozionala

Adimen emozionala norberaren eta besteen sentimenduak hautemateko eta bereizteko eta informazio hori norberaren pentsamendua eta jokabidea gidatzeko helburuarekin baliatzeko gaitasuna dela esan daiteke. Horrela, beraz, trebetasun emozionalak oinarrizkoak dira beste trebetasun batzuk garatzeko (gizarte-trebetasunak, adibidez) eta pertsonen artean harreman egokiak ezartzeko. Adimen emozionalek hitzezko zein bestelako hainbat trebetasun eta elkarrizketa-trebetasunak praktikan jartzea dakarte. Halaber, “adiskidetasunaren” zantzuen aurrean sentsibilitatea agertzea, bestearen lekuan jartzea eta haren emozioez jabetzea eta, aldi berean, norberak nahi eta behar duena adierazi eta aitortzeko gaitasuna izatea dakar.

Eta horixe da lortu nahi duguna. Bakoitza bere sentimenduak ezagutzeko eta adierazteko gai izatea, era horretan errazagoa izango baita pertsonarentzat bere nahi, gustu eta interesei izena jartzea. Hori da Pertsona Ardatz duen Plangintzaren benetako garapena. Neketsua, baina ez ezinezkoa!.