Grupo Urgatziren ardatz estrategikoetako bat sareko lana da; mendekotasun, urritasun, haurtzaro eta gaztaro eta gizarteratze sektorean lan egiten duten erakundeekin batera

Gure sektoreko hainbat erakunderekin lan egiten dugu eta haiekin ikuspegi eta balio korporatibo bera partekatzen dugu, identitate komuneko enpresaren gizarte-erantzukizunaren bidez.

Gure enpresa-kudeaketaren barneko sareko lana komunitate-baliabideen eta enpresa-lankidetzaren bidez sendotzen da. Hortaz, lankidetza-sare horren ezarpena gure enpresa-identitatearen parte da

Sareko lana sarea osatzen duten erakunde guztien jakintzak eta baliabideak eraldatzea da. Era horretan, jakintzaren, arretaren eta ematen ditugun zerbitzuen ikuskeraren eredu bakarra ezartzea lortzen dugu.

Sarean garatzen ditugun arlo nagusiak honakoak dira:

  • Enpresa-aliantzak
  • Jakintza-plataforma
  • Gizarte-erantzukizun identitarioa
  • Komunitate-sareetako parte-hartzea
  • Partner estrategikoak

Sareko lanaren lan-ideia, nolanahi ere, zera da: enpresa-sare gisa elkarrekin zenbat erronka gainditu ahal izango ditugun ziur jakin gabe ere, erakunde bakoitzak bakarrik gaindituko lituzkeenak baino gehiago izango direla badakigula.

lankidetza-sarea