Lege Abisua

1. WEBGUNEAREN LEGE OHARRA ETA ERABILPENERAKO BALDINTZA OROKORRAK

I. INFORMAZIO OROKORRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio betekizunari jarraiki, webgune honi dagozkion informazio orokorreko ondorengo datuak jakinarazten dira.

Webgune honen (aurrerantzean Webgunea) titulartasuna Urgatzi SLrena da (aurrerantzean Urgatzi Taldea). Jakinarazpenetarako helbidea Areeta-Getxon du (Bizkaia), Areetako Etorbidea 2B, 3. esk.; bere IFK zenbakia B da; eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: BI-816 Liburukia, 70. folioa, BI-11241 Orrialdea, 1. Inskripzioa. Harremanetarako helbide elektronikoa: grupourgatzi@grupourgatzi.eus.

II. ERABILPEN BALDINTZAK

Erabilpenerako Baldintza Orokor hauen xedea (aurrerantzean Baldintzak) Webgunerako sarbidea eta bere erabilpena arautzea da. Baldintza hauen ondorioetarako Webgunetzat hauxe hartuko da: pantailako interfacearen kanpo itxura, modu estatikoan nahiz dinamikoan, hau da, nabigazio arbola; bai pantailako interfacean eta bai nabigazio arbolan dauden elementu guztiak (aurrerantzean Edukiak); eta, kasua balitz, erabiltzaileei online eskaintzen zaizkien zerbitzu eta baliabide guztiak (aurrerantzean Zerbitzuak).

Erabiltzaileak

Webgunera sartzeak eta webgunea bera nahiz bertan eskaintzen diren zerbitzu eta edukiak erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen dute.

Webgunearen erabilpen baldintzak

Webgunean sartze hutsak edo webgunearen beraren nahiz bere eduki edo zerbitzu guztien edo zati baten erabilpenak Erabilpen baldintzen onarpena dakar berarekin. Arrazoia zeinahi delarik erabiltzailea Baldintza hauekin ados ez badago, Webgunea erabiltzeari utzi behar dio.
Erabiltzaileak modu librean eta doakoan izango du sarbidea Webgunean, eta horretarako ez du inolako kontraprestaziorik eman beharrik izango.

Webgunean sartze hutsak ez du suposatuko inolako harreman komertzialik sortzea Urgatzi Taldearen eta erabiltzailearen artean.
Erabiltzaileak ezingo du webgunea erabili Legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrako jarduerak egiteko, ezta debekatuta dauden xedeetarako, edo hirugarrenen interesak nahiz eskubideak edo Webgunearen funtzionamendua kaltetzeko edo hondatzeko ere. Webgunea modu arduratsuan erabiliko du, eta Baldintza hauek ez betetzeak ekar litzakeen ondorioen gainean ardura osoa izango du.

Datuak edo informazioa eman behar dituen kasuetan, erabiltzaileak bere burua behartzen du bere identitatea ez faltsutzera beste edozein pertsonaren datuak emanez.
Jabetza intelektual edo industrialari buruzko legearen babesa izan lezaketen eta webgunean ikus daitezkeen eduki, marka, logo, marrazki, dokumentazio edo gainerako elementu guztiak Urgatzi Taldearenak edo beren legezko titularrenak dira soilik. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Jabetza Intelektual eta Industrialari dagozkion eskubideak errespetatzeko.

Bermeen eta arduraren ezespena

Urgatzi Taldeak ez du bermatzen Webgunearen nahiz Eduki edo Zerbitzuen jarraitutasuna, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna.
Era berean, ez du bermatzen Webgune honen bidez eskura daitezkeen Eduki edo zerbitzuek akatsik ez izatea edo erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardwarean) kalterik ez sortzea, eta ez du horren gaineko ardurarik hartzen. Webgunean sartzeagatik, bertan nabigatzeagatik edo hori erabiltzeagatik sor litezkeen era guztietako galera edo kalteen arduradun ez da izango inongo kasutan, eta kalte edo galera horien artean jasotzen dira sistema informatikoei sortutakoak edo birusek eragindakoak, beste batzuen artean.

Era berean, Webgunearen erabilera ezegoki baten ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen arduradun ere ez da izango. Bereziki, gerta litezkeen telekomunikazioen erorketa, etendura, gabezia edo akatsen arduradun ez da izango, inolaz ere.

Urgatzi Taldeak eskubidea du Webgunearen, bere edukiaren nahiz bertako Zerbitzuen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, edozein unetan eta abisatu behar izan gabe, eta ez du inolako ardurarik izango hori egiteagatik.

Loturak

Webgunean Interneteko beste gune batzuetarako loturak edo hiperestekak eskainiko balira, Urgatzi Taldeak ez du inolako kontrolik izango webgune edo eduki horien gainean. Inongo kasutan ez du Urgatzi Taldeak inolako ardurarik izango besterena den webgune bateko edukiengatik; eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste gune batzuetan dagoen material edo informazioen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliagarritasuna nahiz konstituzionaltasuna.
Era berean, kanpoko lotura horiek eskaintzeak ez du suposatuko inolako elkartze, fusio edo parte hartzerik lotutako entitateetan.

Baldintza hauen aldaketa eta iraupena

Baldintza hauek indarrean egongo dira aldatzen ez diren bitartean. Urgatzi Taldeak horiek edozein unetan aldatzeko eskubidea dauka eta, hortaz, garrantzitsua da erabiltzaileak testu hau arretaz irakurtzea Webgunean sartzen den bakoitzean.

Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintza hauek Espainiako Legeen baitakoak dira, eta horien arabera interpretatzen dira. Edozein erreklamaziotarako Bilboko epaitegiak izango dira eskudunak. Erabiltzaileak Urgatzi Taldeari egin nahi dizkion jakinarazpen, errekerimendu, eskakizun eta bestelako komunikazioak idatziz egin beharko ditu, eta modu egokian egin ahal izateko ondoko helbidean jaso beharko dira: grupourgatzi@grupourgatzi.eus.

2. PRIBATUTASUN POLITIKA

Normalean, webgune hau erabiltzen duten pertsonek ez dute eman behar izaera pertsonaleko inolako daturik. Nolanahi ere, CVak bidaltzeko, ikastaroetan edo prestakuntza programetan izena emateko eta informazioa eskatzeko erabiltzaileak izaera pertsonaleko bere datuak eman beharko ditu.

Datu pertsonalen bilketa

“Datu pertsonalak” esamoldearekin pertsona identifikatu edo identifikagarri bati buruzko edozein informazio, zuzena nahiz zeharkakoa, adierazi nahi da. Esate baterako: bere izen-deiturak, telefono zenbakia, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jaiotze data, eta abar.
Webgune honen bidez interesatuak bere ezagutza eta onespenarekin zuzenean ematen dizkigun datu pertsonalak soilik biltzen dira. Urgatzi Taldeak ez ditu jasotzen edo biltzen beste iturri batzuetatik datozen erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak, eta berak ere ez dio daturik ematen beste inori.
Gure Webguneak “cookieak” izeneko teknologia baliatzen du bere erabilpenari buruzko informazioa biltzeko xedeaz. Modu automatikoan zure ordenagailu edo gailu mugikorrari buruzko hainbat informazio jasotzen dugu gure webgunea bisitatzen duzun bakoitzean. Edozein kasutan, webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin soilik lotzen dira, eta ez dute, berez, erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Cookieak ez dira inoiz erabiliko informazio pertsonala eskuratzeko. Ikusi Cookie politika.

Interesatuaren onespena

Zure datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko zure berariazko onespena eta Pribatutasun Politika honen onarpena behar dira. Horretarako, dagozkion formularioetan gelaxka bat ageri da Pribatutasun Politika espresuki onar dezazun. Zure Curriculum Vitae bidali nahi badiguzu, onartu aurretik arretaz irakur itzazu, arren, pribatutasun politika eta datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa eta osagarria.
Kontuan har ezazu formulario ezberdinetan izartxoaz markatutako eremuak derrigorrez bete beharrekoak direla. Informazio hori ematen ez badiguzu, eskaria ezin izango da bideratu.
Erabiltzaileek bermatzen dute webgunearen bidez jakinarazten dituzten informazioen eta datuen egiazkotasuna eta zinezkotasuna. Urgatzi Taldeak datu faltsuak eman dituen pertsona oro kanporatzeko eskubidea izango du, bidezkoak liratekeen ekintza legalen kaltetan izan gabe. Informazio horrek eragin litzakeen kalteak erabiltzailearen erantzukizunekoak izango dira.
Erabiltzaileak hirugarren baten datuak ematen baditu, Urgatzi Taldea ezin da arduratu informazio eta onespen printzipioak bete izanaz, eta beraz, erabiltzaileak bermatu beharko du datuen titularra aldez aurretik informatu izana eta bere datuak jakinarazteko onespena jaso izana.

Zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun

Jasotzen ditugun datu pertsonalak xede zehatzetarako baino ez ditugu erabiltzen. Kasu bakoitzaren arabera, datuak dagozkien datu baseetan jasoko dira. Urgatzi Taldeak kudeatzen ditu eta bera da haien arduraduna. Datu base horiei tratamendu automatizatua emango zaie ondoko xedeekin:

  • “Urgatzi Taldean lan egin ezazu” atalaren bidez emandako datuak gorde eta tratatuko dira Urgatzi Taldean eskuragarri dauden lanpostuetan lan egin nahi duten hautagaien datu basea mantentzeko, hautaketa prozesuetan sartzeko eta eskuragarri egon litezkeen lanpostuei buruzko informazioa bidaltzeko xedeekin soilik.

Politika honetan adierazitako tratamenduetakoren batekin erabiltzailea etorkizunean ados egongo ez balitz, Urgatzi Taldera jo ahal izango du bere datuen tratamendua mugatzeko eskubidea betetzeko xedeaz. Urgatzi Taldera zuzentzeko bideak datuen babeserako informazio osagarrian gainerako eskubideak baliatzeko adierazten diren berdinak dira.
Urgatzi Taldeak datuen erabilpen arduratsua eta isilpekoa egiteko konpromisoa hartzen du, eta legezko eskakizunen arabera tratatuak izango direla bermatzen du. Era berean, adierazitako xedeez bestelakoetarako ez direla erabiliak izango bermatzen du. Datuak goian aipatutako xedeez bestelakoetarako tratatuak izateko, Urgatzi Taldeak aldez aurretik erabiltzaileen onespen argia jaso beharko du. Halaber, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera, edo baimendu gabeko tratamendua edo irismena saihesteko, arlo teknikoan nahiz antolakuntzakoan, beharrezkoak diren neurriak abian jartzeko asmoa adierazten du.

Beste web zerbitzari batzuetarako estekak

Urgatzi Taldea titularra den webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskaintzen ditu, eta haien pribatutasun politikek Urgatzi Taldearekin ez dute zerikusirik. Webgune haietan sartzean zeuk erabaki ahal izango duzu haien pribatutasun eta cookie politikak onartzen dituzun. Arretaz irakur ditzazun gomendatzen dizugu.

Informazio gehiago

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, dagokion informazio osagarrira jo ezazu, zure interesen arabera: zure CV bidaltzea.

COOKIEAK ETA JARDUERAREN FITXATEGIA

Zerbitzu emaileak, bere kontura edo neurketa zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarren baten bitartez, cookieak erabili ahal izango ditu erabiltzaileak webgune honetan nabigatzen duenean. Cookieak web zerbitzari baten bitartez nabigatzailera bidaltzen diren fitxategiak dira, nabigatu bitartean erabiltzailearen jarduera erregistratzeko balio dutenak.

Zerbitzuen prestazioarekin lotutako datu pertsonalen bilketa edota tratamendua zerbitzuen prestazioari buruzko baldintza orokorretan edo webgunean argitaratutako baldintza espezifiko informatiboan (datu pertsonalak eskatzekoan) jasota dagoen pribatutasun politikan araututa dago, dagokionaren arabera.

Webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin soilik lotzen dira, eta ez dute, berez, erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookien bitartez, webgunea barne hartzen duen zerbitzariak identifikatu egiten du erabiltzaileak erabiltzen duen web nabigatzailea, nabigazioa errazagoa egite aldera. Audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, baita garapena eta sarrera kopurua kontrolatzeko ere.

Bost cookie mota bereiz daitezke.

I. Cookie «iraunkorrak» dira, izenak berak adierazten duenez, erabiltzailearen ordenagailuan denbora jakin batez geratzen direnak. Dominion-ek cookie iraunkorrak erabiltzen ditu webguneen erabilerari buruzko informazioa jasotzeko eta lehen adierazi den helburuak lortzeko. Cookie hauek ez dute inolako informazio pertsonalik jasotzen eta ez dute erabiltzailea identifikatzerik ahalbidetzen.

II. Bestalde, «saioko» cookieak saio jakin bateko espezifikoak dira, eta erabiltzailea webgunetik irteten denean berez ezabatzen dira. Dominion-ek saioko cookieak erabiltzen ditu honako helburuetarako: webgunean tresna interaktibo bat erabili bitartean emandako informazioa erregistratzeko; erabiltzailea webgunera konektatzen denean haren datuak erregistratzeko; webguneen erabilerari buruzko informazioa jasotzeko, aurretik adierazi den legez. Cookie hauek ere ez dute inolako informazio pertsonalik jasotzen eta ez dute erabiltzailea identifikatzerik ahalbidetzen.

III. Zerbitzu jakin batzuk emateko beharrezko edo egokiak diren cookie teknikoak. Cookie hauek desaktibatzen badira, ezin izango da webgunearen edukia ondo jaso.

IV. Cookie analitikoek erabiltzaileen jokabidearen jarraipen eta analisi estatistikoa egiteko balio dute. Cookie hauek desaktibatzen badira, webguneak funtzionatzen jarraituko du, eta cookie horiek gure webguneari eta haren edukiari buruz jasotako informazioak zerbitzuak hobetzen jarraituko du.

V. Kanpoko sare sozialen cookieak, bisitariek plataforma sozial ezberdinetako (Facebook, YouTube, Twitter, LinkedIn, etab.) edukiarekin elkarreraginean aritu ahal izateko erabiltzen dira eta sare sozial horietako erabiltzaileentzako baino ez dira sortzen. Cookie hauek erabiltzeko baldintzak eta jasotako informazioa dagokion plataforma sozialaren pribatutasun politikan araututa daude.

Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake cookieak jasotzen direnean abisua emateko eta ekipoan instala daitezen ekiditeko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburua gai honen gaineko informazio gehiago eskuratzeko:

  • Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
  • Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-managecookies- in-internet-explorer-9
  • Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-quelos-sitios-we
  • Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042

Webgunea erabiltzeko ez da beharrezkoa erabiltzaileak webguneak berak (edo haren izenean diharduen hirugarren batek) bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea, baina erabiltzaileak saioa hasi beharko du aurretiko erregistroa edo «login» beharrezkoa duten zerbitzu guztietan.

Edonola ere, webgune honetan erabiltzen diren cookie propioak aldi baterakoak dira, helburu bakarra izanik geroko transmisioa eraginkorragoa izatea. Cookieak ez dira inoiz informazio pertsonala eskuratzeko erabiliko.

Jarraian zerrendatuta daude webgune honetan erabiltzen diren cookie propioak eta hirugarrenen cookieak, bakoitzaren jabetza eta helburua zehaztuta:

Izena

Domeinua

Arduraduna

Iraungipena

Helburua

__utma(1)

static.addtoany.com(1)

 

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

Iraunkorra

WEB ANALITIKA

Cookie honek erabiltzaile bakarraren ID bat sortu eta data erregistratzen du, erabiltzaileak webgunea bisitatu duen lehendabiziko eta azken aldia jasota. Erabiltzaile bakar batek webgunea zenbat aldiz erabiltzen duen zenbatzeko erabiltzen da.

__utmb(1)

static.addtoany.com(1)

 

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

Iraunkorra

WEB ANALITIKA

Erabiltzaileak gure webgunean zenbat denbora ematen duen eta zenbat orri bisitatzen dituen jakiteko erabiltzen da; hau da, bisitetan bisita/saioen iraupena kalkulatzeko.

__utmc(1)

static.addtoany.com(1)

 

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

Saiokoa

WEB ANALITIKA

Cookie hau _utmb cookiearekin batera erabiltzen da, erabiltzailearentzako saio berria ezartzen den jakiteko.

__utmt(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

10 minutu

WEB ANALITIKA

Cookie hau eskabideen portzentajea mugatzeko erabiltzen da.
__utmv(1) static.addtoany.com(1)

Hirrugarren Bat

(1)Google Analytics

2 urte konfigurazio edo eguneraketa egin den unetik aurrera

WEB ANALITIKA

Aldagai pertsonalizatuen datuak gordetzeko erabiltzen da.

__utmz(1)

static.addtoany.com(1)

 

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

Iraunkorra

WEB ANALITIKA

Cookie hau bisita zehazteko erabiltzen da; hau da, erabiltzailea gure webgunera nondik eta nola heldu den jakiteko.

uvc (2)

addtoany.com(2)

 

Hirugarren Bat

(2)Twitter

(2)Facebook

(2)Linkedin

Iraunkorra

WEB ANALITIKA

Cookie honek sare sozialetako edukiak modu errazean partekatzeko aukera ematen dio bisitariari, webgune honetan gaitutako botoien bitartez.

NID(3)

google.com

 

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

Iraunkorra

PUBLIZITATEA

Cookie hauei esker, Google bilatzailearen informazioa eta bistaratze-lehentasunei buruzko datuak jasotzen dira, google zerbitzuetan ageri diren iragarkiak pertsonalizatzeko.

PREF(3)

google.com

 

Hirugarren Bat

(1)Google Analytics

Iraunkorra

PUBLIZITATEA

Cookie hauei esker, Google bilatzailearen informazioa eta bistaratze-lehentasunei buruzko datuak jasotzen dira, Google zerbitzuetan ageri diren iragarkiak pertsonalizatzeko.