Egizu bat Grupo Urgatzi Taldearekin

Urgatzi ereduaren ardatz estrategikoetako bat da gure giza taldea, geure jardun profesionala jasotzen duen errealitate sozialarekiko gaitasun eta konpromisorik handienaz egiten baitugu lan.

Konpromiso horrekin bat egin nahi baduzu, geure giza taldearen parte izateko aukera eskaintzen dizugu, gure jardun-arlo ezberdinetan dauden edozein kategoria profesionaletan.

Grupo Urgatzi Taldean aukera eskaintzen dizugu garapen profesional eta pertsonalik asebetegarriena lortzeko, etengabeko prestakuntzaren eta birziklatze profesionalaren bitartez, betiere, taldea osatzen dugun pertsonen ezagutzak sortu, gaitasunak sendotu eta itxaropen profesionalak bete ahal izateko bide gisa bideratuta.