IA4SENSE PROIEKTUAREN AURKEZPENA

INSTITUTO BURMUIN, IDEABLE, ABANTAIL, GRUPO URGATZI eta BULLHOST enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, IA4SENSE izeneko ikerketa-proiektua lantzen ari dira. Helburua: Depresio-nahasmenduen Diagnostiko eta Tratamendu integrala eta diziplina anitzekoa egiteko Adimen Artifizialeko Teknologiak Garatu eta Integratzea.

IA4SENSE proiektuaren diziplina anitzeko ikuspegia Adimen Artifizialeko teknologien erabilera konbinatuan oinarritzen da. Depresio-nahasmenduekin lotutako prozesu osoan modu integralean esku-hartzeko pentsatuta daude (diagnostikoa, tratamendua, jarraipena, aholkularitza), eta orain arte adimen artifizialeko teknologiek osasun arloan izan duten erabileran benetako iraultza ekarri du; izan ere, orain arte eremu teknologikoak nahiko mugatuta egon dira, eta beharrizan batzuei baino ez zaie erantzun, konponbide espezifiko batzuk garatuz.

IA4SENSE proiektua depresio-nahasmenduen esku-hartzean gaur egun dagoen arazoa konpontzeko lanean zentratuko da. Izan ere, arazo sozial handia da (desgaitasunaren arrazoi nagusia munduan), beraz, proiektu garaikidea dugu erabat, eta 5.0 Gizartearen axiomak bere egin ditu. Ideia horren oinarria zera da: gizartea erdigunean jartzea, industriaren aurretik; horrela, teknologia katalizatzaile eta eraldatzaile gisa erabiliz, herritar guztientzako onurak baliatuko dira. Informaziotik abiatutako ezagutza sortzeko lana gizakiek egiten dute 4.0 Gizartean, baina hurrengo fasean, makinek egingo dute, batez ere, Adimen Artifizialaren bidez, baina pertsonen zerbitzura.

IA4SENSE, proiektua urrats garrantzitsua da depresio-nahasmenduen egungo asistentzia-prozesuen paradigmaren aldaketarako. Egun depresioaren aurka lan egiteko ditugun traba nagusiei erantzuna emateko tresna bihurtu nahi du: baliabide falta, diagnostikoen subjektibitate falta, protokolo egokirik eza eta estigmatizazioa.

Hori da, hain zuzen ere, IA4SENSE proiektuaren abiapuntua: Adimen Artifizialaren aukerak ahal beste baliatzea, Depresioaren tratamendurako konponbide eraginkorrak lortzeko, ikuspegi integral eta diziplina anitzekoaren bidez.

IA4SENSE (www.ia4sense.eus) proiektua 2020an abiatu zen, eta 2022an amaitzea aurreikusi da. Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren baitan finantzatu da.

ENPRESEN I+G ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAREN BAITAN FINANTZATUA – HAZITEK (Espedientea zenbakia: ZL-2020/00495).

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK 2014-2020 ESKUALDE MAILAKO GARAPENERAKO EUROPAR FONDOAREN BIDEZ BATERA FINANTZATUA (FEDER)

Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude