Haurtzaro babestua. Posible al da beste ikuspegi bat?

Martxoaren 17an Grupo Urgatzi eta Babesten taldeok World café bat egin genuen elkarrekin. Izenburua honekoa izan zen: “Infancia Protegida. ¿Es posible otra mirada?” (Haurtzaro babestua. Posible al da beste ikuspegi bat?). Haurtzaro babestuarekin zein haurtzaroa babesteko sarearekin erlazionatutako arazoak aztertzeko ohiko ikuspegian aldaketa bat planteatu nahi genuen.

Ematen du gai horri beti begiratzen diogula arazoak dituzten haurren eta haurtzaroarekin erlazionatutako arazoen ikuspegitik, eta arazo horien konponbidez hitz egiten duten adituen iritzietan oinarritzen gara.

Oraingoan, ikuskera hori hautsi nahi izan dugu. Horrela, sareko haurrei, beren senideei eta profil horretako haurrak izan ziren gaur egungo helduei entzun nahi izan diegu; baina ez kexa eta iradokizunen bidez erantzuten diegun ahots zurrunen moduan. Horiez gain, Haurtzaro eta Gizarteratze arloko instituzioetako eta beste sektore batzuetako adituei ere entzun nahi izan diegu, hala nola, Osakidetza, Unibertsitate, Justizia, Enplegu, Ertzaintza, Ararteko eta abarreko adituei.

Interakzio simetrikoa, hurbila eta gizatiarra nahi genuen. Denok elkarrekin, beste agertoki bat irudikatu nahi genuen: pertsona guztiok bat egin eta elkar babestuko duguna; gizarte bidezkoagoak eta parekideagoak eraikiko dituguna. Hori nahi genuen; eta, uste dut, lau ordu horietan bertan egon ginenok posible zela pentsatu genuela.

130 pertsona inguru egon ginen bertan. Goiz produktiboa izan zen, eta beste era batera entzun genion elkarri. Lauko mahietan banatuta geunden, eta galdera hauen inguruko iritziak partekatu genituen:

  • Zer da niretzako babesa ematea?
  • Nola imaginatzen duzu etorkizuneko babesa?
  • Nola eraiki dezakegu?

Ekarpen guztiak jaso, emaitzak partekatu eta graphic recording batean jaso zen dena. Ekarpen asko egon ziren; honakoak dira horietako batzuk:

  • Gizarte osoak parte hartu behar du eraikuntza-lan honetan.
  • Funtsezkoa da haurrek, nerabeek eta beren senideek parte hartzea.
  • Defizitari garrantzi gutxiago eta potentzialari garrantzi gehiago ematea.
  • Adin nagusitasunera heltzean harremanak ez apurtzearen garrantzia.
  • Zaintzaileak zaintzea.

Ez dugu hemen gelditu nahi, oraindik lan asko dago eta egiteko. Kontua da; nor dago bat egiteko prest?

Enrique García
Haurtzaroa, gazteria eta gizarteratze arloko koordinatzailea
Grupo Urgatzi

Txostena deskargatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude